| ORIENTAZIO ETA TUTORETZA- LANA Orientazio-zerbitzua irakasleekin batera ikastetxearen hezkuntza-interbentzio eta erabakitze-foroetan esku hartzeko eginkizuna duen aholkularitza-organoa da, baita irakasleengandik jasotako ekarpenak kontuan harturik, heziera-proiektuak, ebaluazio-irizpideak eta parte hartzeko bideak taxutzeko proposamenak ere mahairatu. Orientazio-sailak lortu nahi dituen helburu orokorrak honako hauek dira: · Eskola-porrota gainditzen lagun dezaketen oneratze-ekintzak eta proiektuak sor eta gara daitezen sorotsi, ondoko bitarteei eutsita, alegia, metodologia elkarreragileak, ikasgela barruko indargarriak, eskola-ordutegiaren zabaltzea, tutorepeko liburutegia... · Heziera-prozesua ikaslearen neurrira egiten lagundu, pertsonalizaturiko tutoretzak eta tutoretza-jardun partekatuak sustatuz. · Elkarrizketa, gatazkak ebazteko eta aurrera jotzeko bide garrantzitsua den bezainbatean, bultzatzen duten balio eta jarreren garapena indartu · Heziera-komunitatearen estamentu guztien parte hartzea lagundu eta bultzatu, ikastetxearen bizitzan ahotsa izan dezaten (irakasleak, ikasleak, familiak, hezierarako gizarte-zerbitzuak...) · Ikastetxeko Orientabide Plana eta Tutoretza Plana egitean esku hartzea · Plan honen burutzapen eta aplikazioaren jarraipena egitea, departamentuaren urteko oroimen-txostenean jasota. · Orientabide pertsonal, akademikoa eta lan-mundukoa koordinatzea beste administrazio batzuekin, edo gizarte inguruko erakunde aginpidedunekin (udaleko gizarte ongizatea, esaterako). · Bokaziozko orientabide prozesuak diseinatzea jarduera egokien bitartez, ikasleen arteko berdintasuna sustatuz euren lanbide-etorkizuna hautatzerakoan. Orientazioa eta tutoretza-plan honetan proposatzen diren helburu hauek guztiak jadesteko, ikastetxeak orientatzaile bi ditu aipatutako plana garatzeko, hezkuntza etapa bakoitzeko tutore-taldearekin batera.
|