| " Jantoki-zerbitzua erabiliko duten ikasle guztiek bere izena eman behar dute berriro, kurtsoaren aurkezpen egunean tutoreek emango dieten orrian, aldez aurretik izena emanda izan arren " Jantoki zerbitzua lehenengoz erabiltzen dutenek zein banku kontu zenbakia aldatu nahi dutenek, horri dagokion espazioa bete behar dute aipatutako orrian. (20) digitoak oso argi idatzi behar dira ordainagiriak okerrik gabe igortzeko " Ordutegi jarraia dagoen egunetan (asteazkena eta ostirala) baten batek nahi badu bere etxera bazkaltzera joan, egin dezake abisatuz gero eta egun horiek ez zaizkio kobratuko. " Jantokian baja hartu nahi denean, hamar egun (10) lehenago abisatu behar da. " Beharrezkoa izan daitekeen edozein argibide jantokiaren arduradunari eskatu ahal izango zaio
|