Mungia Institutua
 HEZKUNTZA ESKAINTZA
  HEZKUNTZA PROIEKTUA
 ZERBITZUAK
 Idazkaritza
 
Plazaguneak garatuta
Mungia Institutua
Gurasoei Agurra

IESMungia BHIko gurasooi:

Ongi etorri 2010-2011 ikasturtera! Zuen seme-alabekin ikastetxe honetan lan egiten dugun guztion izenean agurtu nahi zaituztegu eta gugan jarri duzuen konfiantza eskertu nahi dizuegu.

Denok dakizuen bezala, IES Mungia BHI ikastetxea oso handia da eta bere hiru eraikuntzetan unibertsitatera joateko edo/eta lan-mundura sartzeko dagoen hezkuntza-eskaintza guztia dago. Halako ikastetxe handi  batean aniztasuna izugarria da, baina aniztasun horri erantzuteko lan egiten dugu, gure ikasle guztientzako eskola-arrakasta lortzeko eta kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.

Erronka horretan, hemen lan egiten dugun guztion lankidetza behar dugu, eta familien kolaborazioa ere bai. Horretarako, hainbat aukera duzue: tutoreekin harreman estuak mantendu, Gurasoen Elkartean eta Eskola Kontseiluan parte hartu edo zentrutik sustatzen diren ekimenetan erantzutea.

Azken finean, zuen seme-alabak ondo sentitzea eta besteekin errespetuzko harremanak edukitzea sustatu nahi dugu, akademikoaz gain, pertsonak eta herritarrak izaten laguntzea,  eta erronka horretan zuokin batera lan egiteko prest gaude.

Agur t'erdi: 

IES Mungia BHIko Zuzendaritza-taldea

 

 

 Posta
Multimedia bilduma
Bisitaldi birtuala
Mungia Institutua: Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gurasoen txokoa
Ikasleen txokoa
Irakasleen txokoa